Gidoi faktoria
Informatu nazazu
Proiekturik bai, eta ekoiztetxearen bila?
Gaitasuna duzu?
Eiken cluster
Basque audiovisual
  1. hasiera
  2. Gaur-gaurkoak
  3. EikenBANKeko lehenengo edizioaren sari banaketa EiTB-ren egoitzan egin zen

EikenBANKeko lehenengo edizioaren sari banaketa EiTB-ren egoitzan egin zen

Alazne Páramok sari nagusia irabazi zuen, pintxoen euskal ohituran oinarritutako lehiaketarekin. Sari banaketaren ekitaldia EiTBren egoitzan (Eikeneko kidea) ospatu zen uztailaren 1ean proiektua babestu duten  erakunde publiko eta enpresen parte hartzearekin.

 9 dokumental, 5 telesaio, 2 lehiaketa, reality 1, 2 magazin eta 8 film laburrerako aurkeztutako 27 ideia horietatik, pintxoen tradizioari buruzko taldekako lehiaketa bat izango da telebistako pantailetara helduko dena, Eikenen bazkide diren 3Koma produkzio-etxearen, Canal Bizkaiaren eta EiTBren eskutik. Alazne Páramo gazte bilbotarraren “¡Qué tendrá el pintxo!” saioak lortu du puntuaziorik altuena, ideiaren originaltasunagatik. Baina, batez ere, epaimahaikideek formatuaren bideragarritasun komertziala hartu dute kontuan. Gainera, irabazleak 4.000 euroko diru-saria eskuratuko du. 

Azken botazioan, proiektu irabazleak beste sei finalistei hartu zion aurrea. Sei horietatik, lau dokumentalak ziren (“Bilbao Rock city”, “Insomnia”, “Udaberri galdua” eta “Cruce de caminos”), bat magazina (“Mendi bira”) eta beste bat film laburra (“Cintruénigo”). (Ikus eranskina).

Martxoaren hasieran, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere proiekturik berritzaileenaren lehenengo edizioa jarri zuen martxan: EikenBANK Klusterreko enpresetatik diseinatutako ekintza da, zeinen helburu nagusia baita talentu ez-profesionala Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horri esker produktu lehiakor berriak sor daitezen Euskadiko ikus-entzunezkoen esparrutik. Honakoak dira ekintza honetan inplikatutako enpresak: 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka.

EikenBANKen dinamika www.eikenbank.com webgunearen bitartez artikulatu da oso-osorik. Dinamika horren arabera, eman beharreko azken urratsa proiekturik onena aukeratzea zen, proiektu hori gero ikusleengana heltzeko EiTBren eskutik. Kasu honetan, “El Coro de la cárcel” edo “El calendario del año” saio arrakastatsuak sortu dituen 3Koma euskal enpresak produzituko du. Produkzio lanetan Canal Bizkaia ere arituko da lankidetzan.

Babes instituzionala
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako proiektuak babes instituzional handia dauka. Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du, bai eta SPRIren, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza Sailen eta Bilboko Udalaren babesa ere. Instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, gazteak eta enpresak harremanetan jartzeko eta profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko.

Eikenbank premios 08 web

 
 
 
Release performed by ecmware