- hasiera
- Gaur-gaurkoak
- Eikenbanken proiektuak aurkezteko epea itxi da
Eikenbanken proiektuak aurkezteko epea itxi da
Sortzaile gazteen ikus-entzunezko 27 proiektuk aukera izango dute modu profesionalean produzituak izateko, Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterraren programa berritzaile baten bitartez
• Ekainean erabakiko da ze proiektu izango den irabazlea (dokumentala, lehiaketa, telesaila, realitya, pelikula...), eta EikenBANKen inplikatutako enpresek produzituko dute, gero EiTBk emititzeko.
• EikenBANK programa martxoan jarri zuen abian Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak, Bizkaiko Foru Aldundiaren Berrikuntza Sailaren bultzada garrantzitsuarekin. Programaren helburu nagusia talentu sortzailea antzeman eta bertan mantentzea da.
Bilbon, maiatzaren 9an. Euskal Herrian dagoen mendi tradizioa, pintxoetarako zaletasuna, izu psikologikoa edo unibertsitateko bizitza dira aurkeztutako 27 proiektuotako gaietako batzuk. Egileak gazteak dira –gehienak, Ikus-entzunezkoen adarretakoren bateko ikasleak–, eta aukera dute modu profesionalean produzituak izateko, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako EikenBANK programaren barruan. Guztira 9 dokumental, 5 telesail, 2 lehiaketa, reality 1, 2 magazine eta 8 film labur daude, pantailan gauzatuak izan daitezen hautagai gisa. Erabakiaren berri ekainean emango da.
Martxoaren hasieran, Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak bere proiekturik berritzaileena jarri zuen martxan: EikenBANK bazkidetutako enpresetatik diseinatutako ekintza da, zeinen helburu nagusia baita talentu ez-profesionala Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko enpresekin harreman zuzenean jartzea, lankidetza horri esker produktu lehiakor berriak sor daitezen Euskadiko ikus-entzunezkoen esparrutik. Era berean, EikenBANKen helburua da sorkuntzarako talentua bertan gera dadin lortzea.
EikenBANKek proiektu bat hautatu eta sarituko du, aurkeztu diren 27 lanetatik. Proiektu hori programan parte hartzen duten ekoizpen-etxeetakoren batek edo batzuek garatuko dute profesionalki. Azken urrats gisa, proiektua EiTBn emitituko da. Era berean, programa honetatik beste lankidetza osagarri batzuk sortu ahal izango dira sorkuntzarako talentuaren eta Euskadiko ekoizpen-etxeen artean. Honakoak dira ekintza honetan inplikatutako enpresak: 3Koma, Baleuko, Canal Bizkaia, EiTB, Irusoin, Jarkatza, K2000, Orio Produkzioak eta Pausoka.
Zenbakitan
Jatorrizko 25 proiektuen egileak 34 gazte dira; %65 Bizkaikoak dira, %21 Gipuzkoakoak eta %15 Arabakoak. Aurkeztu direnen %75 ikasleak dira; horietatik, %65 unibertsitateko ikasketak egiten ari da, eta gainontzeko %35a Lanbide Heziketan dago. Formatuei dagokienez, lanik gehienak, %45, publiko guztiei daude zuzenduta; %37 gazteei daude zuzenduta, eta 5 proiektu baino ez dira helduentzat.
Programa hau www.eikenbank.com webgunearen bitartez artikulatzen da, eta lehenengo deialdi hau ikus-entzunezko produktuetarako proiektu, gidoi, maketa edo pilotuetara dago zuzenduta (telebistako saioak; esate baterako, telesailak, lehiaketak, magazinak edo realityak, animazioko produktuak, dokumentalak, multimedia edukiak…), baldin eta EikenBANK programaren barruan egituratutako formularioaren arabera aurkezten badira. Hori horrela, programaren arduradunek proiektuen originaltasuna eta bideragarritasun komertziala baloratuko dute, batez ere.
“Guretzat, ideiaz betetako gazte pilo hau mugiarazi izana eta 27 proiektu aurkeztea lortu izana sekulako arrakasta da, izan ere, gainera, proiektu horiek ondo planteatuta eta egituratuta daude”, esan zuen Eikenen zuzendari Itziar Menak.
Programan parte hartzen duen ekoizpen-etxeren batek edo gehiagok modu profesionalean garatuko du proiektu irabazlea, eta, gainera, 4.000 euroko saria izango du. Gainera, EikenBANKek ateak zabalik uzten ditu, aurkeztutako beste proiektu batzuek ere aukera izan dezaten modu profesionalean garatuak izateko, EikenBANK babesten duten produkzio-etxeek hala erabakitzen badute. Izan ere, proiektua bera baino gehiago, Programaren asmoa da proiektuen atzean dagoen talentu sortzailea antzematea.
Babes instituzionala
Eiken – Euskadiko Ikus-entzunezkoen Klusterrak sustatutako proiektuak babes instituzional handia dauka. Izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren eta Kultura Sailaren bitartez, Eusko Jaurlaritzaren babesa lortu du, bai eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundietako Berrikuntza Sailen, SPRIren eta Bilboko Udalaren babesa ere. Izan ere, instituzioek modu positiboan baloratu dute elkarren lehian aritzen diren enpresak –Euskadiko Ikus-entzunezkoen Sektoreko garrantzitsuenak– proiektu batean elkartu izana, profesionala ez den talentuaren aldeko proiektu bat bultzatzeko.
EikenBANKek beste zenbait babes ere baditu: BBK (Gazte Lanbidean Fundazioaren bitartez), UPV/EHU, Mondragón Unibertsitatea eta Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolarena (Escivi). Hain zuzen ere, parte-hartzaile gehienak zentro horietatik datoz.





