Gaur-gaurkoak
ON-ZIENTZIA bideo lehiaketa
Donostia International Physics Center-en (DIPC) 10. urteurreneko ospakizunak direla eta, Elhuyar Fundazioak eta DIPCek zientziaren eta teknologiaren dibulgaziorako bideo laburren lehiaketa antolatu dute.
Gastronomia eta ikasleen bizimodua uztartzen dituen saioak irabazi du EikenBANK-en III. Edizioa
Gastronomia eta ikasleen bizimodua uztartzen dituen "ErrezEta ikasiz / EsTuDia, tu receta" saioak irabazi du, hain zuzen, EikenBANKen III. Edizioko lehenengo saria. Erika Elizari, Beñat Gereka eta Alaitz Anabitarte UPV/EHUko ikasle gazteen ideia gailendu da 67 proiektuen artean. Hala, 4.000 euro jaso dituzte eskuan, eta antzeko balioko beka bat, euren ideia Baleuko ekoizpen-etxean lantzeko.
EikenBANK 2010 sari banaketa
Ekainak 17, osteguna, aurtengo edizioaren sari banaketa ospatuko dugu. Hau, EiTBk Bilbon duen egoitzan izango da, Multibox aretoan, arratsaldeko 19:00retan.
Horrela egiten da, bai! Orio
Zure proiektuak egia bihur daitezke. Gure bazkideek egin dituzten proiektuetako bat aurkezten dizugu orain.
Hurrengoa zeurea izan liteke!
Descarga Macromedia Flash Player para ver este video.





